2014(e)ko maiatzaren 12(a), astelehena

BLOG HONEN AURKEZPENA/ presentación del blog

ORERETA IKASTOLAren urteurreneko ospakizunen artean, azken hau antolatzen, lantalde anitza aritu da hilabeteetan lanean. Langile, guraso eta ikasleen artean, ekainaren 1erako festa handia antolatzen ari gara, urteurrenari bukaera paregabea emateko. 

Ideia askori bueltak emanez, azkenean, urtero ospatzen den IKASTOLAREN EGUNA herrira jaistea erabaki genuen, gure festa, ikastolaren festa, herritar guztiekin partekatzeko asmoz. Egitarau osoa ia finkatuta dugun honetan, blog hau sortutzeko beharra ikusi dugu, ikasle, guraso eta herritar guztiei gure asmoak eta planak komunikatzeko. Blog hau baliatuko dugu informazio osatua emateko, eta zuen ekarpenak ere, ongi etorriak izango dira. Horretarako, blog honetako iruzkinak erabili ditzakezue zalantzak gugana iristeko edota egoki nahi dituzuen komentarioak eta galderak egiteko. 

Beraz, ONGI ETORRIAK ORERETA IKASTOLAREN 50. URTEURRENEKO IKASTOLAREN EGUNEKO BLOGERA!!


ORERETA IKASTOLA ha tenido un extenso grupo trabajando en la  organización de este último acto de las celebraciones del 50 aniversario. Este grupo formado por alumnos, padres y trabajadores, estamos organizando una fiesta  para el 1 de junio.

Tras barajar un sinfín de posibilidades, decidimos bajar la fiesta del IKASTOLAREN EGUNA que se celebra todos los años al pueblo. Hemos creído conveniente compartir esta fiesta con todos los errenteriarras. Tras perfilar todas las actividades a realizar el 1 de junio, hemos decidido abrir este blog, para dar a conocer todos los detalles que hemos preparado. Así mismo, os invitamos a  que participéis en el blog con vuestros comentarios, haciéndonos llegar cualquier duda que tengáis a través de él. 




2 iruzkin:

  1. Blogarena mundiala!Polita,bizia,azkarra,interface erakargarria eta ulertzeko erraza...Azkenean kolorea iritsi zaigu ikastolara! Ba zen garaia!

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Mila esker! Informazioa zuengana iristarazteko bide berriak aztertzen ari gara.
      Horrelakoek mezuek, lanean jarraitzera animatzen gaituzte. Mila esker, berriro ere.

      Ezabatu